2008/11/26

TEKNOLOGIA BERRIAK


Teknologia berrien mapa kontzeptuala daukagu hemen bertan. Mapa honek teknologia berriak gaur egun daukaten garrantzia azaltzen digu, zehazki hezkuntzarekin lotura aztertzen du.

Nire ustez, gizarte hezitzaileok telnologia berriei egokitu behar gara baina nahiz eta telnologia berriak ezagutu gure lana gehienbat jendearekin erlazioa da beraz, teknologia hauek soilik erabiliko dute administrazioko lanak egiteko.

Orokorrean teknologia berriak ezagutzea neurri batean danon eskuetan dago eta denok ezagutu beharko genukeen. Bizi garen garaietan teknologiaren garaian bizi gara beraz, gaur egun ez badituzu segitzen galdu egingo zara eta gizartearen martxa ez duzu jarraituko teknologia berrien kontua dela eta.

2008/11/13

Webquest

AISIALDIA ETA EUSKARA
Euskara gure hizkuntza da, Euskal Herriko hizkuntza hain zuzen ere. Euskara erabiltzea gero eta zailagoa izaten da, leku guztietan erdaraz egiten dutelako, hala ere, dakigunok hitz egin behar dugu euskara bizirik mantentzeko.
Euskara jakitea gu bizi garen lurraldean oso garrantzitsua da, batez ere aisialdian. Gaur egungo aisialdiko ekintza ugari dira euskaraz egin daitezkenak, gero eta gehiago sortzen direlarik. Adibidez aisialdiko begiralea izateak eta euskaraz mintzatzeak laneko hainbat ate zabaltzen dizkizu.
Horrexegatik aurkitu dudan webquest euskarari buruzkoa izan da, bertan euskararen hainbat informazio aurki ditzakegu.
Aurkitutako beste webquest haur jolasarena da. Haur txikiekin aisialdian hainbat jolas egitea aproposa izaten da. Haurrak jolasen bitartez ikasi egiten dute, beraz, jolasak heziketarako tresna oso baligarria izango da.