Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas

2008/12/29

TEKNOLOGIAK GAUR EGUNEKO AISIALDIAN DUEN PAPERA

TEKNOLOGIAREN BEHARRA DENBORA PASARAZTEKO?


Gaur egun teknologia gure bizitzako eremu guztietan ari da sartzen, eta baita aisialdian ere. Teknologia gaur egun gizarteko beste oinarrizko elementua da, gizarteari ikusita ezinezkoa da gaur egun pentsatzea adibidez, telebistarik gabe edo internetetik gabe bizitzea, gauza hauekin bizitzen ohitu eta moldatu egin gara.
Beharbada aspaldi telebistak ekar zuena, orain beste euskarri batzuk ekartzen dituzte (kontsolek, mobilek, ordenagailuak, internetek …).
Gaur egun gero eta gazte gutxiago ikusten ditugu kaletik, gehienak teknologiak direla eta etxe barruan daude. Lagunen artean geratzen dira etxe batera joateko, bertan bakoitza bere makina hartuta hor igaro egiten dituzte orduak eta orduak …
Haien arteko harremanak gutxitu egiten dira, pantailaren aurrean egonda ezinezkoa da albokoarekin elkarrizketa bat mantendu, normalean hitz egiten bada, jokoaren zeozer azaltzeko edo gauza bitxiak erakusteko izaten da.

Aitzinean haurrak eta gazteak plazetan ikusten ziren futbolean jolasten baina gaur egun haurrak txikiak ikus ditzakegu soilik, beste guztiak jolasten badute makinitekin izaten da bakoitza bere kontura.

Aisialdian egiten den elementu hauen gehiegizko erabilera horrek indibidualismoaren sustapena baino ez dakar. Halere, badira hainbat joko, arlo teknologikoaz lagunduta taldea eta kolektibitatea sustatzen dutenak.
Egia esan, gaur egun teknologi hauek ez dira soilik ikusten haurretan badaude heldu askok, ordenagailuekin jolasten dutenak edo play station-ekin… Gehienak mutilak izaten dira, baina emakumeak ere egon badaude.


Orokorrean gaur egun teknologia berri guzti hauek ez dituena edo azken makina ez daukana arraro deitzen diote. Nola da posible gaur egun hori gertatzea...? behin eta berriro kontsumimoa pil-pilean dago.


Izugarrisko garrantzia dauka gaur egun teknologiak gure aisialdian eta gure gizartean, ezineskoa da gaur egun pentsatzea asialdirik teknologirik gabe, eskerrak aisialdi-talde askok, kontsumismoaren kontrako jarduerak egiten dutela, gutxinaka jendeari kontzientziatzeko.

2008/12/20

ZERTAN EMATEN DUGU DENBORA GURE AISIALDIAN?


Aisialdiaren denbora betetzeko norberak bere gustuko ekintzak egingo ditu.
Aitzinean haurrek eta gazteak ez zeuzkaten gaur egungo hainbat ekintza egiteko ahalmena gaur egun bezala. Denbora betetzen zuten pipak jaten banku batean eta paseotxo bat eman auzotik.
Hurrengo taularekin ikusi dezakegu gaur egungo biztanleria zeri ematen dio garrantzi gehiago eta zertan igaro egiten duen bere aisialdia:

Aktibitateak

2005

2000

Familiarekin egon

85

76

Telebisa ikusi

78

69

Paseatu

67

--

Lagunekin egon

65

56

Musika entzun

55

44

Liburuak eta aldizkariak irakurri

53

44

Irrati entzun

47

37

Erosketak egin zentru komertzialetan

42

--

Zinemara joan

39

33

Irteerak egin

39

30

Kirola ikusi

38

29

Poteak hartu

33

--

Kirola egin

33

31

Digital aisia

31

--

Neska-mutil lagunarekin irten

26

16

Ezer berezirik egin

21

15

Dantzatu

19

18

Eskulanak egin

18

14

Lorategia txukundu

13

8

Kultur sailetara joan

13

9

Kontzertu edo Operara joan

12

9

Janari azkarreko lekuak maiztu

11

--

Anzerkira joan

11

7

Elkarte edo klub batean parte-hartu

9

7

Beste erantzun motak

6

6

Instrumenturen bat jo

5

4

Politikari buruzko batzarretara joan

2

1



Orokorrean ikusi dezakegu jendeak aldatu egin dituela lehenetsi egiten dituzte familiarekin egon, beste motatako ekintzak egitea baino.
Teknologiak aurrera pauso handiak ematen ari ditu gaur egungo gizartean. Horrek suposatzen du aisialdian ere aldaketak egon direla. Jendeak gaur egun aisialdia ikusten du gastatzeko momentu bat, kontsumistak ari gara bihurtzen. Aisialdiko hainbat ekintzetan gaur egun ordaindu behar dira. Adb, paintball egiteko, zinemara joateko…
Zaila egiten zaigu aisialdiaz disfrutatzeaz ordaindu barik, eta ez gara konturatzen hainbat motatako ekintzak egin ditzakegula ordaindu barik: mendira joan, txango ezberdinak egin lagunekin, pasotxo bat eman…
Honekin batera esan dezakegu, gizartea orokorrean nahiago duela ordaindu beharreko gauzak bere denbora librean egiteko. Konturatzen gara, kontsumista hutsak bihurtzen ari gara, diruaren menpe bizi gara. Aisialdian disfrutatu behar dugu eta hori argi eta garbi eduki behar dugu.

2008/12/05

ASIA ETA AISIALDIAREN ARTEKO DIFERENTZIAK


Ondoren hiru hitz hauen esanahi ezberdina aipatuko dizuet, oso normala da haien arteko diferentzia ez bereiztea baina hona hemen esanahi zehatzak:


AISIA: lanik edo zereginik gabeko denbora da, atsedenezko, erosotasunezko egoera, bereziki lanetik kanpo gertatzen dena eta nahi den eran bete daitekeena.

AISIALDIA: subjektibitatearen adierazpen librearen bidez, atsedena hartzea, ondo pasatzea edo zaletasun bat lantzea helburu duen denbora librea da. (denbora librea + askatasuna + gozatzea)

DENBORA LIBREA: lanarekin edo bestelako betebehar finkoekin okupatuta ez
egoteagatik norberaren esku dagoen denbora.


Aisia eta denbora librea bi esanahi sinonimoak dira, aldiz aisialdia bi hauen barruan egongo da. Aisialdia asia edo denbora librean ematen den denbora bati deituko diogu, aisialdiaren helburua ondo pasatzea da, horrexegatik gure aisian denbora guztian ez dugu ondo pasatzen, beraz, denbora tarte honi ez diogu aisialdia deituko.
Egia da, aisialdietan hainbat ekintza dibertigarriak egiten ditugula: kirola, musika instrumentuak jo, lagunekin egon... denbora guzti honi ondo pasatzen ari bagara aisialdia deituko diogu.


Norberak bere aisialdian nahi dituen gauzak egin dezake, eta hainbat ekintza desberdin daude gaur egun, batzuk dohainik direnak eta beste batzuk ordaindu behar direnak.

Aisialdia adinaren arabera ere aldatzen da, ez delako berdina haur batek egin dezakeena eta gustatzen zaiona edo hirugarren adinako pertsona batei gustatu eta egin dezakeena.

Aisialdia adinaren arabera denbora hori murriztuz edo handitzen joango da. Grafiko honen arabera ikusi dezakegu gutxi gora behera asialdiaren denbora zer nolakoa itxura hartuko duen, gero norberak izaten duen denbora pertsona batetik bestera aldatzen da.


Haurtzaroaren garaian denbora libre asko daukagu, betebeharrak oso gutxi direlako. Horrexegatik nahiz eta jolasten igaro bere denbora librea asko izaten dute eta gehien bat adin tarte honetan aisialdiaren bitartez gauza ugari ikasi egiten ditugu.


Nerabezaroan, aldiz, betebeharrak handitu egiten dira. Normalean eskolako lanak handitu egiten dira, denbora gehiago ikasi egin behar da, eta horrexegatik aisialdia murriztu egiten da. Aldi honetan, nerabeak asialdiko-taldeetan edo ekintza ezberdinak hasten dira egiten: kirol-ekintzak, aisialdi taldeak, musika instrumentuak, antzerkia … norberak bere gustuko ekintzak egingo dit, oraindik nahikotxo denbora daukate ekintza hauei dedikatzeko.


Helduaroan batez ere denbora librea gutxien daukagun garaia da. Adin tarte honetan normalean familia sortzeko garaia da, beraz, zure denbora haiekin igaro egiten duzu. Lanpeturik ibiltzen da garai hauetan.


Zahartzaroan berriro ere denbora librearen garaia handitu egiten da. Zahartzaroarekin batera erretiroa etortzen da, horrexegatik helduaroan lana okupatzen zuen denbora orain librea izatera pasatzen da. Orain dela urte batzuk zahartzaroan oso denbora gutxi egoten zen, arin hiltzen zirelako. Gaur egun ordea ekintza berriak sortzen ari dira adin honetarako bizi esperantza igo delako.

2008/11/26

TEKNOLOGIA BERRIAK


Teknologia berrien mapa kontzeptuala daukagu hemen bertan. Mapa honek teknologia berriak gaur egun daukaten garrantzia azaltzen digu, zehazki hezkuntzarekin lotura aztertzen du.

Nire ustez, gizarte hezitzaileok telnologia berriei egokitu behar gara baina nahiz eta telnologia berriak ezagutu gure lana gehienbat jendearekin erlazioa da beraz, teknologia hauek soilik erabiliko dute administrazioko lanak egiteko.

Orokorrean teknologia berriak ezagutzea neurri batean danon eskuetan dago eta denok ezagutu beharko genukeen. Bizi garen garaietan teknologiaren garaian bizi gara beraz, gaur egun ez badituzu segitzen galdu egingo zara eta gizartearen martxa ez duzu jarraituko teknologia berrien kontua dela eta.