2009/01/12

AISIALDIKO ARDURADUNAK

HEZITZAILEAK



Aisialdi taldeetan hainbat boluntario eta profesional lan egiten dute. Sarritan aurkitzen ditugu begiraleak taldeetan, hauek aisialdiko begirale titulua eskuan izanda aisialdi talde batean daude bere gustuko diren gauzak besteei islatzeko, boluntarioak baitira. Profesionalak direnak ere aisialdi talde hauetan leku bat izaten dute. Bi pertsona hauei hezitzaileak deituko diegu.


Hezitzailea garapenaren agentea izateko gaitasuna den pertsona da. Erlazio pertsonalak eta giza harremanak erabiltzen ditu parte-hartze sozial hobeago bat lortzeko.
Hezitzaileak edozein pertsonarekin lan eginez gero hainbat funtzio ezberdinak bete behar ditu:


-Parametro ideologiko- politikoan aurkitzen da orokorrean.
-Integrazio funtzioa garapenaren eta hezkuntzaren sistemaren arazoak konpontzea du helburu.Ingurugiro akatsak edota analfabetismo eta eskola arazoak.
-Garapen funtzioa bizitza kalitatea kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea du helburu, ez bakarrik maila kulturalean baita afektibo etikoa.
-Sormen funtzioa.kultura eta berriak sortuko dituen parte-hartze prozesuak sortzen du helburu, baita ere kultura eta berri hauek ahalbideratu dituzten teknika eta metodoak.
-Gizarte erregulazio funtzioa bergizarteratzea lortzen du helburu baliogarriak diren ekintzak bultzatuz







Gaur egun gero et kultur gehiago bizi egiten dute elkarrekin horrexegatik aisialdian lan handia egin behar da kulturartekotasunari dagokionez.
Aisialdia beste hezkuntzaren eremuetan jorratu egiten ez diren gaiak jorratzeko aukera dauka, era dibertigarri batean. Hezkuntza ez-formal honetan balioen heziketarako, oso garrantzitsua da. Aisialdiaren bidez haurrak elkarbizitza sustatzen dute eta honekin batera beste kultur batzuetako haurrekin integratzen dira.


Hezitzaile bakoitzak eskaintzen duen hezkuntza bide batean edo bestean bideratzen du, berak garrantzi gehiago emango dio berarentzat inportanteena dena: kulturartekotasuna, laguntasuna, autoestima, berdintasuna … Hezitzaile batek sinestu behar du esaten duenarekin, bestela ez dauka zentzurik beste bati irakastea. Adibidez, arrazista bada ezin izango du kulturartekotasuna sustatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario