2009/01/12

AISIALDIKO ARDURADUNAK

HEZITZAILEAK



Aisialdi taldeetan hainbat boluntario eta profesional lan egiten dute. Sarritan aurkitzen ditugu begiraleak taldeetan, hauek aisialdiko begirale titulua eskuan izanda aisialdi talde batean daude bere gustuko diren gauzak besteei islatzeko, boluntarioak baitira. Profesionalak direnak ere aisialdi talde hauetan leku bat izaten dute. Bi pertsona hauei hezitzaileak deituko diegu.


Hezitzailea garapenaren agentea izateko gaitasuna den pertsona da. Erlazio pertsonalak eta giza harremanak erabiltzen ditu parte-hartze sozial hobeago bat lortzeko.
Hezitzaileak edozein pertsonarekin lan eginez gero hainbat funtzio ezberdinak bete behar ditu:


-Parametro ideologiko- politikoan aurkitzen da orokorrean.
-Integrazio funtzioa garapenaren eta hezkuntzaren sistemaren arazoak konpontzea du helburu.Ingurugiro akatsak edota analfabetismo eta eskola arazoak.
-Garapen funtzioa bizitza kalitatea kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea du helburu, ez bakarrik maila kulturalean baita afektibo etikoa.
-Sormen funtzioa.kultura eta berriak sortuko dituen parte-hartze prozesuak sortzen du helburu, baita ere kultura eta berri hauek ahalbideratu dituzten teknika eta metodoak.
-Gizarte erregulazio funtzioa bergizarteratzea lortzen du helburu baliogarriak diren ekintzak bultzatuz







Gaur egun gero et kultur gehiago bizi egiten dute elkarrekin horrexegatik aisialdian lan handia egin behar da kulturartekotasunari dagokionez.
Aisialdia beste hezkuntzaren eremuetan jorratu egiten ez diren gaiak jorratzeko aukera dauka, era dibertigarri batean. Hezkuntza ez-formal honetan balioen heziketarako, oso garrantzitsua da. Aisialdiaren bidez haurrak elkarbizitza sustatzen dute eta honekin batera beste kultur batzuetako haurrekin integratzen dira.


Hezitzaile bakoitzak eskaintzen duen hezkuntza bide batean edo bestean bideratzen du, berak garrantzi gehiago emango dio berarentzat inportanteena dena: kulturartekotasuna, laguntasuna, autoestima, berdintasuna … Hezitzaile batek sinestu behar du esaten duenarekin, bestela ez dauka zentzurik beste bati irakastea. Adibidez, arrazista bada ezin izango du kulturartekotasuna sustatu.

2009/01/04

ELKARRIZKETAK

HEZITZAILEEN IRITZIA
Aisialdian lan egiten duten jendea askok boluntarioak izaten dira. Eurek bere denbora librean beste pertsona batzuei dedikatu nahi diote. Boluntario hauek izugarrisko esfortzuak egiten dituzte, haien ikasketaz aparte beste formakuntzak egiten dute ematen duten hezkuntza askoz hobea eta aberatsagoa izateko.
Hau guztia dela eta begiraleen ikuspuntua iasutea elkarrizketa honetan bi begiraleen ikuspuntua irakur ditzakegu. Begirale hauek Nerea eta Aitor deitzen dira eta 20 eta 19 urte dituzte hurrenez hurren. Aisialdi talde bateko kideak dira, haiek dioten bezala momentuz gustura daude lan honetan, beraz, oraindik urte batzukjarraitzeko prest daude.
1. Zer nolako garrantzia dauka aisialdia gure bizitzan?
Gaur egun oso garrantzi handia dauka aisialdia gure bizitzan. Dena den guztiok nahi dugu geure denbora nahi ditugun gauzak egiteko eta ez egin behar ditugunak. Nire bizitzan behintzat garrantzitsua da eta horren zati bat begirale bezala gastatzen dut.
1. Zer nolako garrantzia dauka aisialdia gure bizitzan?
Egungo gizartean aisialdiak garrantzi dauka, lanez gainezka bizi gara, edonora presaka gabiltza, estresaren munduan bizi gara. Aisialdia deskonektatzeko momentua da, ondo pasatzeko, lasaitzeko.
2. Zergatik hasi zinen begirale bezala?
Zortzi urte nituela hasi nintzen gaizkinak eskaut taldean, eta 19 urterekin amaitu nuen prozesua. Erabakia erraza izan zen niretzat, nik jasotakoa eman nahi nuen. Lehenengo motibazioa eskauten igarotako urteak izan zen baina denbora pasa ahala aldatuz doa eta orain zalantzarik gabe haurrak dira.
2. Zergatik hasi zinen begirale bezala?
Hasiera batean esperientzi berri bat bizitzeko, ez nintzen inoiz begirale moduan jardun eta gogoa neukan. Motibatzen ninduen gauza zen.
3. Zenbat denbora daramazu begirale bezala?
Bakarrik 2 urte daramat baina bere 2 kanpamendurekin (nire ustez oso denboraldi garrantzitsua ).
3. Zenbat denbora daramazu begirale bezala?
Bi urte gutxi gora behera, egia esan bat bateko gauza izan zen, hasierak gogorrak izan ziren, prestakuntza eza nabaria zen , baina pixkanaka esperientziaz baliatuta eta prestakuntza batekin gauzak asko aldatu dira
4. Ze motatako jendearekin egiten duzu lan? Zenbat urte dituzte?
Orain lan egiten ari naiz 12-14 urteko umeekin .
4. Ze motatako jendearekin egiten duzu lan? Zenbat urte dituzte?
Jende gehiena iritzi berekoak gara, gehienekin begirale moduan hasi aurretik ezagutzen nituen eta haiekin lan egin nuen .Gehienak neure adinekoak edota nagusiagoak dira. Gutxi gora behera 20-24 urteko jendearekin.
5. Gustatzen zaizu egiten duzuna?
Gehienetan bai, haurrak nola hazten diren eta zuk irakatsitakoa nola ikasten duten nori ez zaio gustatzen … baina batzuetan arazoak sortzen dira beste begiraleekin edo gurasoekin eta momentu horiek ez dira atseginak izaten.
5. Gustatzen zaizu egiten duzuna?
Bai ; begirale lana , nire kasuan behintzat, boluntario lana da, ez dut ezer irabazten nire lanaren truke. Gustura egongo ez banintz, aspaldi utzi izango nuke begirale lana. Motibatzen nauen lana da, mila gauza ikasten dituzu, ondo pasatzen duzu, etab.
6. Zer ez zaigu gustatzen?
Lehen esan dudan moduan, liskarrak. Aisialdian irakasten dugunok gehienetan gauzak nola ikusten ditugun irakasten ditugu baita nola ulertzen ditugun ere, eta batzuetan beste begiraleek ez dute gauza bera pentsatzen eta hor hasten dira eztabaidak.
6. Zer ez zaigu gustatzen?
Nire iritziz begiralea izatearen desabantaila nagusiena denbora da. Hau da, denbora asko galtzen duzu jarduerak prestatzen, bilerekin, etab, ikuspegi berekoi batetik ikusita denbora hura ikasteko, zure lagunekin egoteko edota beste edozer egiteko aprobetxatu genezake. Baina azkenean merezi du, denbora ez da alferrik galtzen, helburu zehatz bat baitauka.
7. Zer nolako garrantzia dauka heziketa aisialdian?
Heziketa beti da garrantzitsua, bai umeentzat baita helduentzat ere. Sozietateak gehienetan ez du horrela ikusten eta pentsatzen du heziketa bakarrik haurrentzat edo nerabeentzat dela. Baina esan behar dut, nik ere honekin ikasten dudala eta nire ustez begiralea izatea heziketa dela. Horretaz aparte era asko daude aisialdian zerbait ikasteko: antzerkiak ikustea, musika ikastea, irakurtzea … baina gaur egun ez daude “modan”, ezta begiralea izatea ere ez.
7. Zer nolako garrantzia dauka heziketa aisialdian?
Heziketa batez ere hezkuntzarekin erlazionatzen da, baina heziketak arlo zabalago bat hartzen du. Heziketa aisialdian garrantzia dauka, umeek jolasten edota tailer bat egiten duten bitartean ohartu gabe zerbaiten hezitzen ari dira. Garrantzi izugarria dauka heziketa ona jasotzea ondorio zuzenak baititu pertsonen izaeran edota jarreretan.
Modu hobe baten alde egiten badugu, heziketa behar beharrezkoa da.
8. Kontatu begirale bezala egon zaren momenturen bat
Gogoratzen dut nire lehenengo eguna. Ni beldurtuta nengoen horrelako umeekin egotea oso ardura handia delako. Beldur handiena ume bat bidetik galtzea zen … Baina egunaren hasieran umeek ni haien begiralea nintzela ikustean esan zidaten oso pozik zeudela eta irribarre bat oparitu zidaten … eguna oso ondo amaitu zen. Irribarre gehiago izan dira 2 urtetan zehar baina lehenengoa ahaztezina da.
8. Kontatu begirale bezala egon zaren momenturen bat
Begirale moduan ez dugu soilik hezitzen aktibitateetan , adibidez kanpamendu batean jaterako orduan ere hezi egiten dugu. Ezaguna da umeek nahiko bitxiak direla jateko orduan, ezer gutxi jaten dute gustura eta gehiena pasta edota arroza da, berdeari “alergia” diote. Egun batean afaltzeko entsalada eta haragia zegoen, momentu batean ume batek galdetu zidan “ begetarianoa izango banintz haragia jaten behartuko zenidake?” erantzuna zuzenean eman nion “ ez, menu berezi bat izango zenuke”. Eta hara zer erantzun zidan “ aa, orduan ni haragijalea naiz”. Honelako momentu pila daude, umeak harrigarriak dira , edozein momentutan honelako erantzunak esan ditzakete.
Bi elkarrizketa hauetatik atera dezakegun ondorioak dira, boluntarioa izatea ez dela lan erraza, batez ere haurrekin lan egiten denean, denbora asko behar da. Momentu latzak badaude baina momentu pozgarriak ere bai eta asko dira, hauek latzak eztaltzen dituzte.
Edozein adinako jendearekin lan eginez gero asko ikasten da, zuk berari irakatsi nahi diozuna eta haiek zuri irakasten dizuten. Nire ustez, hori da lanaren alde hoberena jendea dsfrutatzea ikustea, haien pozik badaude boluntarioak ere bai.

2009/01/03

GURE HERRIKO AISIALDI TALDEAK

BIZKAIZKO ELKARTEAK

Gaur egun Bizkaian hainbat elkarte ezberdin ditugu hainbat gauza ezberdinak garatzeko. Baina hiritarrok ez daukagu presente elkarte hauek, ez dakigu zer eskaintzen digun gure hiriak. Ondo informatzen bagara, konturatzen gara Bizkaiak hainbat ekintza ezberdin eskaintzen digula.
Hona hemen aisialdiko hainbat talde ezberdinak, Bizkaian ematen direnak:



Euskadiko Gazteriaren Kon-tseilua (EGK)
Autonomía, 44 Bilbao. Tlf: 94 4436143




Euskadiko Bosko Taldea Federazioa
Lehendakari Agirre, 75 Bilbao. Tlf: 94 4750798



Gaztetxoak
Henao, 33 1º Bilbao. Tlf: 94 4245842






Cruz Roja Juventud
Jose Mª Olabarri, 6 1º Bilbao.Tlf: 94 4238922





Euskalerriko Eskautak Bizkaia
Plaza Nueva, 4 3º BilbaoTlf: 94 4795989






Itaka Eskolapios Fundazioa
Juan de Ajuriagerra, 15 Bilbao.Tlf: 94 4244954







Astitxoak
Particular de Altube, s/n Bilbao.Tlf: 94 4449596






Topagunea Bizkaia
Plaza Aoiz, 1 3º Bilbao





BIZKAIKO AISIALDIKO ESKOLAK





BIZKAIKO AISIALDIKO FEDERAZIO ETA KOORDINATZAILEAK




Bizkaia probintzia aberatsa da, hainbat aisialdiko elkarteak eskaintzen digu. Nire ustez probintzia guztiak esparru honetan aberatsak izan behar dira, aisialdiari garrantzia eman behar zaiolako. Aisialdiak gure bizitzan oso denbora tarte garrantzitsua da, batez ere gazteentzako, denbora horretan gauza asko ikasten dutelako.
Gure auzoetan imajinatzen duguna baino askoz gehiago eskaintzen digu, Basurtun adibidez, ezagunak ez diren gauza asko eskaintzen digu hainbat kurtso daude gure nortasuna garatzeko eta gure trebetasunak.
Elkarte asko daude gure hirietan, soilik egin behar duguna da bilatu eta informatu.