2008/12/18

BI JOLASEN AZALPENA

Izena: Ez ditut nire auzokideak gustuko
Helburuak: Taldekideen izenak ikastea
Adina: 8-12 urte bitartean
Azalpena: Taldekide guztiak zirkulu bat egiten dute bat izan ezik erdian jartzen dela. Erdikoa beste taldekide bati hurbilduko da eta galdetuko dio: Zure auzokideak dituzu gustuko? Bestea esango dio: ez ditut gustuko ez ____ ezta ____ (bere bi auzokideen izenak) gustuko ditut ____ eta ____ (beste bi izen esango ditu) Orduan esan dituen izenak lekuz aldatuko dira eta erdikoa zaiatuko da leku batean sartzen. Erdian geratzen dena beste bati galdetuko dio berdina.
Aholkuak: Alde batetik jokua arin egin behar da bestela haurrak eta gazteak aspertu egin daitezke. Beste aldetik izenaz aparte beste hainbat gauza sartu daitezke jolasean dibertigarriagoa izateko (auzokideen izena + gustuko duen kirolen bat...)

Izena: Botila
Helburuak: Taldekideen konfiantza garatzea
Adina: 12 urtetik aurrera
Azalpena: Taldeko bat izan ezik beste guztiak borobil batean jarriko dira bata bestearen alboan. Erdikoa hankak lurrean utzita alboetara botako da eta borobilkoak hasiko dira mugitzen biraka astiro astiro. Erdikoa hobe begiak ixtea eta besteak ixil ixil egotea.
Aholkuak: Konfiantzazko jokuekin kontuz ibili behar da, joku hauek lasitasunez egin behar dira, taldekide guztiak konfiantza hasrtzeko haiengan

No hay comentarios:

Publicar un comentario