2008/12/29

TEKNOLOGIAK GAUR EGUNEKO AISIALDIAN DUEN PAPERA

TEKNOLOGIAREN BEHARRA DENBORA PASARAZTEKO?


Gaur egun teknologia gure bizitzako eremu guztietan ari da sartzen, eta baita aisialdian ere. Teknologia gaur egun gizarteko beste oinarrizko elementua da, gizarteari ikusita ezinezkoa da gaur egun pentsatzea adibidez, telebistarik gabe edo internetetik gabe bizitzea, gauza hauekin bizitzen ohitu eta moldatu egin gara.
Beharbada aspaldi telebistak ekar zuena, orain beste euskarri batzuk ekartzen dituzte (kontsolek, mobilek, ordenagailuak, internetek …).
Gaur egun gero eta gazte gutxiago ikusten ditugu kaletik, gehienak teknologiak direla eta etxe barruan daude. Lagunen artean geratzen dira etxe batera joateko, bertan bakoitza bere makina hartuta hor igaro egiten dituzte orduak eta orduak …
Haien arteko harremanak gutxitu egiten dira, pantailaren aurrean egonda ezinezkoa da albokoarekin elkarrizketa bat mantendu, normalean hitz egiten bada, jokoaren zeozer azaltzeko edo gauza bitxiak erakusteko izaten da.

Aitzinean haurrak eta gazteak plazetan ikusten ziren futbolean jolasten baina gaur egun haurrak txikiak ikus ditzakegu soilik, beste guztiak jolasten badute makinitekin izaten da bakoitza bere kontura.

Aisialdian egiten den elementu hauen gehiegizko erabilera horrek indibidualismoaren sustapena baino ez dakar. Halere, badira hainbat joko, arlo teknologikoaz lagunduta taldea eta kolektibitatea sustatzen dutenak.
Egia esan, gaur egun teknologi hauek ez dira soilik ikusten haurretan badaude heldu askok, ordenagailuekin jolasten dutenak edo play station-ekin… Gehienak mutilak izaten dira, baina emakumeak ere egon badaude.


Orokorrean gaur egun teknologia berri guzti hauek ez dituena edo azken makina ez daukana arraro deitzen diote. Nola da posible gaur egun hori gertatzea...? behin eta berriro kontsumimoa pil-pilean dago.


Izugarrisko garrantzia dauka gaur egun teknologiak gure aisialdian eta gure gizartean, ezineskoa da gaur egun pentsatzea asialdirik teknologirik gabe, eskerrak aisialdi-talde askok, kontsumismoaren kontrako jarduerak egiten dutela, gutxinaka jendeari kontzientziatzeko.

2008/12/26

ESKULTISMOA
Robert Baden Powell 1908 sortutako hezigarri mugimendua da. Gaur egun 155 herrialde desberdinetan aurkitzen dugu mugimendu hau eta 28 milioi lagun dago mugimenduan sartuta.
Mugimendua sortu zenean bakarrik mutilentzat zen, baina 1910.urtean Baden Powell-en emaztea neskak mugimenduan sartu zituen.
Aktibitateak hainbat helbururekin izaten dira, garapen fisiko, mentala eta espirituala garatzeko, modu horretan gazteek bere papera gizartean era konstruktibo batean garatzen dute.

1907.urtean lehenengo kanpaketa esperimentala egin zen Brownsea Ingalaterraren hegoaldean.
Mutil bakoitzak sinbolo bat eskuratu zuen; sinbolo hau “la flor de lis” antzekoa zen. Gaur egun lore hori sinbolo internazionala bihurtu da eskaut taldeetan.
Eskultismoa bizitza bizitzeko modu bat da. Bertan ikasten da naturaren errespetua, berdintasuna, laguntasuna, tolerantzia, aktibitate fisikoa eta hainbat zailtasunak era egoki batean erraztea. Eskaut taldeak erabiltzen duten metodologia balore batzuetako hezkuntza da eta haren konpromisoa.
Metodologia hau, adin ezberdinetarako egokituta dago. Adin bakoitzak nahiz eta era ezberdinetan lan egin azken batean helburua adin guztietan berdinak izaten dira. Adin talde bakoitzari era ezberdin batean deitzen zaie, baina guztiak “ramas” deitzen dira: 7-10 Koskorrak; 10-12 Kaskondoak; 12-14 Oinarinak; 14-16 Azkarrak eta 16-18 Trebeak.
Eskaut taldeek lortu nahi dutena pertsona eredu berri bat; honelakoa izango da:

- Gizartearekin konpromiso bat duena:
- Pertsona arduratsua berak dituen baloreekin eta bere bizitzeko era berri honetan, bere konpromisoarekin batik bat.
- Pertsona arduratsu bat bere fedearekin eta besteenarekin.
- Pertsona arduraduna, librea eta gai dena hainbat idei hartzea bere kabuz besteen iritziak kontutan harturik baina beti bere ideiak defendatzen.
- Parte-hartzailea eta bere kulturaren trasmititzailea.
- Pertsona bat jarrera positibo batekin lan egiteko aproposa dena eta besteen lanari zoriontasuna transmititzea.
- Bere zaletasunaren ardura.
- Berak jarritako hainbat helmuga gainditzeko prest dagoena eta gai dena, bera jarritakoei gainditzea.
- Bere gorputzarekin gai dena beste pertsonekin, gauza edo naturarekin komunikatzea eta gorputzari garrantzia ematen diona.
- Besteen interesetatik arduratzen dena eta lan egiten du beste pertsonei laguntzeko, beti prest dagoena besteei laguntzera; guztion onerako.
- Aldaketen aurrean animatua dagoen pertsona eta hazteko nahi duena eta beti hoberena egiteko nahi duena.
- Natura zaintzen duena eta naturaz gozatzen duena.
- Errealista den pertsona. Bere erroei uko egiten ez diona eta haiekin identifikatuta sentitzen dena.
- Giza-eskubideak ezagutu eta errespetatzen dituen pertsona.
- Bizitza, bakea, justizia eta askatasuna defendatzen duen pertsona.

Gaur egun Eskultismoak aisialdian izugarrizko eragina dauka. Hainbat taldea daude gure herri eta hirietan. Heziketa oso bat ematen du eta gure gizartea hobetzeko lan egiten du. Oso mugimendu gogorra da eta mundu osoan zehar zabaltzen da.

Hurrengo bideoan ikusi dezakegu zer nolako agurra egiten duten eskaut taldeak oso bitxia delako:

2008/12/22

AISIALDIKO TALDE BATEN FUNTZIONAMENDUA

GAIZKINAK ESKAUT TALDEA

Gaizkinak Eskaut Taldea Bilboko talde bat ba, hain zuzen ere basurtuko auzoak kokatzen da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, non esparru ez-formalean lan egiten duen 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeekin.
Aisialdia erabiltzen du heziketa ez-formal bat emateko eskultismoak dituen hiru euskarriak jarraituz: heziketa, fedea, herria. Eskultismo barnean dauden talde guztiak bezala, Gaizkinak, ere bere zapia dauka berdea eta urdin kolorekoak.
Gaizkinak hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar. Normalean larunbatero elkartzen da basurtuko Sortzez Garbia parrokiako lokaletan bertan aktibitate ezberdinak egiten ditu haurrekin.
Adinaren arabera egoten dira haurrak hobeto egokitzeko aktibitateak. Adin bakoitzean dauden haurrak izen ezberdinak hartzen dituzte: Koskorrak (8-10 urte); Kaskondoak (10-12 urte); Oinarinak (12-14 urte); Azkarrak (14-16 urte); Trebeak (16-18 urte).
Aktibitateetan gai ezberdinak jorratzen dira joko eta dinamika bitartez haurrak eta gazteak errazago ikasteko.
Talde honetan bai gabonetako oporretan bai Aste Santuko oporretan hiru eguneko irteera egiten dute. Bertan elkarbizitzako hainbat jokabide jorratzen dute. Helburu bakarra da ikastea eta ondo pasatzea denen artean. Udako oporretan kanpamentu bat egiten dute kanpaina-dendetan naturaz gozatzeko helburuarekin. Hiru irteera hauekin talde honek izugarrizko arrakasta dauka ume asko apuntatzen direlako.
Euskal herriko talde bat denez hemengo tradizioak ere jarraitzen ditu eta abenduaren 24an Olentzeroari kantatzera irteten dira. Basurtuko auzoa jendez betetzen da pertsonai honi abesteko asmoz.
Talde honek gurasoekin elkarlan handia egiten du. Gurasoen komisio bat dauka gurasoen eskakizunei erantzuteko. Hezkuntza bat ematen denez taldean, eta aurren hezkuntza arduradunak gurasoak direnez, bion arteko lana egitea garrantzitsua dela pentsatzen dute, modu horretan ematen den hezkuntza hobeagoa izaten da.
Gaizkinak Euskal Herriko Eskautak elkartearen barnean dago. Elkarte honek Euskal Herriko Eskaut taldeak osatzen dute eta gaur egun 45 talde osatzen dute, hain zuzen ere Bizkaian 30 talde, Araban 5 talde eta Nafarroan 10 talde. Gaizkinak gehien bat Bilboko taldeekin dago harremanetan eta urtero hainbat irteera egiten dute haien artean.
Azkenik aipatu beharrean nago, Gaizkinak Eskaut taldeak hainbat begirale daukala. Begirale hauek etengabeko formakuntza bat daukate bai taldekoa bai taldetik kanpokoa. Begirale gazteak eta boluntarioak dira eta talde honetan bai gurasoen bai Asaben (begirale ohiak) laguntza daukate taldea aurrera eraman ahal izateko.
Gaur egun Basurtuko auzoan talde garrantzitsu bat da, oso ezaguna da auzoan.
ZATOZ EZAGUTZERA!!
Hona hemen SlideShare-ra igo egin dudan power point bat. Bertan zehazki Gaizkinak Eskaut Taldea zer den azaltzen du:




BETI PREST!!!

2008/12/20

ZERTAN EMATEN DUGU DENBORA GURE AISIALDIAN?


Aisialdiaren denbora betetzeko norberak bere gustuko ekintzak egingo ditu.
Aitzinean haurrek eta gazteak ez zeuzkaten gaur egungo hainbat ekintza egiteko ahalmena gaur egun bezala. Denbora betetzen zuten pipak jaten banku batean eta paseotxo bat eman auzotik.
Hurrengo taularekin ikusi dezakegu gaur egungo biztanleria zeri ematen dio garrantzi gehiago eta zertan igaro egiten duen bere aisialdia:

Aktibitateak

2005

2000

Familiarekin egon

85

76

Telebisa ikusi

78

69

Paseatu

67

--

Lagunekin egon

65

56

Musika entzun

55

44

Liburuak eta aldizkariak irakurri

53

44

Irrati entzun

47

37

Erosketak egin zentru komertzialetan

42

--

Zinemara joan

39

33

Irteerak egin

39

30

Kirola ikusi

38

29

Poteak hartu

33

--

Kirola egin

33

31

Digital aisia

31

--

Neska-mutil lagunarekin irten

26

16

Ezer berezirik egin

21

15

Dantzatu

19

18

Eskulanak egin

18

14

Lorategia txukundu

13

8

Kultur sailetara joan

13

9

Kontzertu edo Operara joan

12

9

Janari azkarreko lekuak maiztu

11

--

Anzerkira joan

11

7

Elkarte edo klub batean parte-hartu

9

7

Beste erantzun motak

6

6

Instrumenturen bat jo

5

4

Politikari buruzko batzarretara joan

2

1



Orokorrean ikusi dezakegu jendeak aldatu egin dituela lehenetsi egiten dituzte familiarekin egon, beste motatako ekintzak egitea baino.
Teknologiak aurrera pauso handiak ematen ari ditu gaur egungo gizartean. Horrek suposatzen du aisialdian ere aldaketak egon direla. Jendeak gaur egun aisialdia ikusten du gastatzeko momentu bat, kontsumistak ari gara bihurtzen. Aisialdiko hainbat ekintzetan gaur egun ordaindu behar dira. Adb, paintball egiteko, zinemara joateko…
Zaila egiten zaigu aisialdiaz disfrutatzeaz ordaindu barik, eta ez gara konturatzen hainbat motatako ekintzak egin ditzakegula ordaindu barik: mendira joan, txango ezberdinak egin lagunekin, pasotxo bat eman…
Honekin batera esan dezakegu, gizartea orokorrean nahiago duela ordaindu beharreko gauzak bere denbora librean egiteko. Konturatzen gara, kontsumista hutsak bihurtzen ari gara, diruaren menpe bizi gara. Aisialdian disfrutatu behar dugu eta hori argi eta garbi eduki behar dugu.

ELKARTE EZBERDINAK

ELKARTEEN GARRANTZIA AUZOETAN

Aisialdia norberak betetzen du nahi duena eginez. Gaur egun gure gizartean hainbat elkarte ezberdinak aurkitzen ditugu. Guztiak eginkizun ezberdinak dituzte.

Elkarte hauek mota askotakoak izan daitezke: batzuk esfortzu fisikoak suposatzen digute, beste batzuetan gure trebezia landu behar dugu eta azkenik beste batzuetan gure jokabidea zein heziketari zuzenduak daude. Oro har guztiak era dibertigarri eta entretenigarri batean izaten dira, inor aspertzeko.

Elkarte hauen barruan betiko elkartean direnak aurkitzen ditugu. Adibidez: euskal dantzak, kirol elkarteak, aisialdiko elkarteak, kultur elkarteak … Guztiak gure herrietan eta hirietan aurki ditzakegu.

Elkarte hauek garrantzitsuak dira, batez ere, jendearen elkar harremana sustatzen dituztelako. Elkarteak auzoei aberastasuna ematen die. Aberastasun hau auzoari bizitza ematen die, eta jendeak elkarri ezagutarazten dira. Horrexegatik, auzo batean gero eta elkarte gehiago egonez gero hobeagoa da.

Adibidez, ni bizi naizen auzoan Bilboko auzo bat da, hain zuzen ere Basurto. Basurtuko auzoan hainbat elkarte ezberdinak ditu: Gaizkinak Eskaut Taldea, Beti Jai Alai, kirol elkarteak, auzokideen elkartea, eta basurtuko zentroan hainbat ekintza egiten dira: kulturalak, fisikoak, trebezia lantzeko … ea.

2008/12/19

AISIALDIKO BLOG EZBERDINAK

AISIALDIAREKIN HARREMAN DITUZTEN GAI GARRANTZITSUAK


Sarean bilatu ondoren hona hemen bi blog ezberdinak aurkitu ditut aisialdiari buruzko bi gai ezberdinak baina garrantzitsuak.


Alde batetik internet-en arazoa daukagu. Gero eta garrantzi gehiago dauka internet gure bizitzan zehar, batez ere gazteen artean eta hain gazteak ez direnen artean.



Blog honetan azaltzen digu zenbat komunikabide ditugun internet bata bestearekin komunikatu ahal iateko. Nire ustez nahiko ondo azaltzen duen zelako garrantzia daukan internet gure egungo bizitzetan.


Beste aldetik aurkitu egin dut kulturari buruzko blog bat. Kultura gure nortasuna definitzen digu, beraz, aisialdian noizean behin denbora pixkat dedikatzen badiogu gure kultura aurrera egingo du.

Orokorrean kultura gure bizitzetan garrantzitsua izan behar da, kulturak egiten dizulako toki batekoa izatea. Gainera euskaldunon kultura oso gauzak politak ditu, beraz, aprobetxatu dezagun alde hori!!!

2008/12/18

BI JOLASEN AZALPENA

Izena: Ez ditut nire auzokideak gustuko
Helburuak: Taldekideen izenak ikastea
Adina: 8-12 urte bitartean
Azalpena: Taldekide guztiak zirkulu bat egiten dute bat izan ezik erdian jartzen dela. Erdikoa beste taldekide bati hurbilduko da eta galdetuko dio: Zure auzokideak dituzu gustuko? Bestea esango dio: ez ditut gustuko ez ____ ezta ____ (bere bi auzokideen izenak) gustuko ditut ____ eta ____ (beste bi izen esango ditu) Orduan esan dituen izenak lekuz aldatuko dira eta erdikoa zaiatuko da leku batean sartzen. Erdian geratzen dena beste bati galdetuko dio berdina.
Aholkuak: Alde batetik jokua arin egin behar da bestela haurrak eta gazteak aspertu egin daitezke. Beste aldetik izenaz aparte beste hainbat gauza sartu daitezke jolasean dibertigarriagoa izateko (auzokideen izena + gustuko duen kirolen bat...)

Izena: Botila
Helburuak: Taldekideen konfiantza garatzea
Adina: 12 urtetik aurrera
Azalpena: Taldeko bat izan ezik beste guztiak borobil batean jarriko dira bata bestearen alboan. Erdikoa hankak lurrean utzita alboetara botako da eta borobilkoak hasiko dira mugitzen biraka astiro astiro. Erdikoa hobe begiak ixtea eta besteak ixil ixil egotea.
Aholkuak: Konfiantzazko jokuekin kontuz ibili behar da, joku hauek lasitasunez egin behar dira, taldekide guztiak konfiantza hasrtzeko haiengan

2008/12/16

JOLASEN GARRANTZIA AISIALDIAN

Aisialdiarekin harremanak dituzten hezitzaileak badakigu, jolasa gizakiari lotutako ekintza dela. Horren bidez, gizakiak, ingurunea ezagutzeko sozializatzeko eta norberaren gaitasunak eta jokamoldea bideratzeko tresna ezin hobea dela.

Hala eta guztiz ere, jolasa iharduera unibertsala izateak ez du esan nahi denontzako berdina izan behar duenik. Jolasak ere adinaren arabera aukeratu behar dira, joku batzuk txikientzat edo handientzako ez dira egokiak; gainera jolasak ezberdinak dira horrexegatik helburua jakinez joku bat edo beste bat aukeratuko dugu. Jolasen ezaugarrietako bat: ekintza malgua, moldakorra, eta anitza dela; bai itxuran bai helburuetan, jolasean beran parte hartzen dutenek jasotzen dituzten esperientziak diren bezainbeste.

Jolasak egiterako orduan lan hezgarrian bai talde bai banakoen esperientzia horietan gelditu eta behatu behar dugu, haur-gazteentzat onuragarri bihurtuz.

Jolasen bitartez hezitzaileak bilatu behar ditugu haurrak eta gazteak barruan dituzten gauza guztiak askatzea bera nolakoa eta bera nola sentitzen den ikusteko. Jolasari garrantzi handia eman behar zaio haurrak zein gazteak informazio ugari ematen digutelako. Haurrak bere bizitzako isladapena egingo du jolasean bera bizitzan zehar ikusten duena jolasera eramango du.

Adibidez, tratu txarrak jasotzen duen ume batek, gero jolasten duenean biolentzia erabiliko du, edo kontaktu fisikoa suposatzen duten jolasak ez ditu izango gustuko. (irudian klikatuz gero jolasaren adibide bat ikusi daiteke)

Azkenik ez dugu ahaztu behar jolasak erakargarri eta dibertigarriak izan behar direla haur eta gazteentzako. Horixe izan behar da gure helburu nagusiena, haur eta gazteak jolasen bitartez dibertitzea.



Bideo hau ni youtubera igotako bideoa da, bertan hainbat ume ikus ditzakegu jolasten haien aisialdian.

2008/12/05

ASIA ETA AISIALDIAREN ARTEKO DIFERENTZIAK


Ondoren hiru hitz hauen esanahi ezberdina aipatuko dizuet, oso normala da haien arteko diferentzia ez bereiztea baina hona hemen esanahi zehatzak:


AISIA: lanik edo zereginik gabeko denbora da, atsedenezko, erosotasunezko egoera, bereziki lanetik kanpo gertatzen dena eta nahi den eran bete daitekeena.

AISIALDIA: subjektibitatearen adierazpen librearen bidez, atsedena hartzea, ondo pasatzea edo zaletasun bat lantzea helburu duen denbora librea da. (denbora librea + askatasuna + gozatzea)

DENBORA LIBREA: lanarekin edo bestelako betebehar finkoekin okupatuta ez
egoteagatik norberaren esku dagoen denbora.


Aisia eta denbora librea bi esanahi sinonimoak dira, aldiz aisialdia bi hauen barruan egongo da. Aisialdia asia edo denbora librean ematen den denbora bati deituko diogu, aisialdiaren helburua ondo pasatzea da, horrexegatik gure aisian denbora guztian ez dugu ondo pasatzen, beraz, denbora tarte honi ez diogu aisialdia deituko.
Egia da, aisialdietan hainbat ekintza dibertigarriak egiten ditugula: kirola, musika instrumentuak jo, lagunekin egon... denbora guzti honi ondo pasatzen ari bagara aisialdia deituko diogu.


Norberak bere aisialdian nahi dituen gauzak egin dezake, eta hainbat ekintza desberdin daude gaur egun, batzuk dohainik direnak eta beste batzuk ordaindu behar direnak.

Aisialdia adinaren arabera ere aldatzen da, ez delako berdina haur batek egin dezakeena eta gustatzen zaiona edo hirugarren adinako pertsona batei gustatu eta egin dezakeena.

Aisialdia adinaren arabera denbora hori murriztuz edo handitzen joango da. Grafiko honen arabera ikusi dezakegu gutxi gora behera asialdiaren denbora zer nolakoa itxura hartuko duen, gero norberak izaten duen denbora pertsona batetik bestera aldatzen da.


Haurtzaroaren garaian denbora libre asko daukagu, betebeharrak oso gutxi direlako. Horrexegatik nahiz eta jolasten igaro bere denbora librea asko izaten dute eta gehien bat adin tarte honetan aisialdiaren bitartez gauza ugari ikasi egiten ditugu.


Nerabezaroan, aldiz, betebeharrak handitu egiten dira. Normalean eskolako lanak handitu egiten dira, denbora gehiago ikasi egin behar da, eta horrexegatik aisialdia murriztu egiten da. Aldi honetan, nerabeak asialdiko-taldeetan edo ekintza ezberdinak hasten dira egiten: kirol-ekintzak, aisialdi taldeak, musika instrumentuak, antzerkia … norberak bere gustuko ekintzak egingo dit, oraindik nahikotxo denbora daukate ekintza hauei dedikatzeko.


Helduaroan batez ere denbora librea gutxien daukagun garaia da. Adin tarte honetan normalean familia sortzeko garaia da, beraz, zure denbora haiekin igaro egiten duzu. Lanpeturik ibiltzen da garai hauetan.


Zahartzaroan berriro ere denbora librearen garaia handitu egiten da. Zahartzaroarekin batera erretiroa etortzen da, horrexegatik helduaroan lana okupatzen zuen denbora orain librea izatera pasatzen da. Orain dela urte batzuk zahartzaroan oso denbora gutxi egoten zen, arin hiltzen zirelako. Gaur egun ordea ekintza berriak sortzen ari dira adin honetarako bizi esperantza igo delako.