2008/12/20

ELKARTE EZBERDINAK

ELKARTEEN GARRANTZIA AUZOETAN

Aisialdia norberak betetzen du nahi duena eginez. Gaur egun gure gizartean hainbat elkarte ezberdinak aurkitzen ditugu. Guztiak eginkizun ezberdinak dituzte.

Elkarte hauek mota askotakoak izan daitezke: batzuk esfortzu fisikoak suposatzen digute, beste batzuetan gure trebezia landu behar dugu eta azkenik beste batzuetan gure jokabidea zein heziketari zuzenduak daude. Oro har guztiak era dibertigarri eta entretenigarri batean izaten dira, inor aspertzeko.

Elkarte hauen barruan betiko elkartean direnak aurkitzen ditugu. Adibidez: euskal dantzak, kirol elkarteak, aisialdiko elkarteak, kultur elkarteak … Guztiak gure herrietan eta hirietan aurki ditzakegu.

Elkarte hauek garrantzitsuak dira, batez ere, jendearen elkar harremana sustatzen dituztelako. Elkarteak auzoei aberastasuna ematen die. Aberastasun hau auzoari bizitza ematen die, eta jendeak elkarri ezagutarazten dira. Horrexegatik, auzo batean gero eta elkarte gehiago egonez gero hobeagoa da.

Adibidez, ni bizi naizen auzoan Bilboko auzo bat da, hain zuzen ere Basurto. Basurtuko auzoan hainbat elkarte ezberdinak ditu: Gaizkinak Eskaut Taldea, Beti Jai Alai, kirol elkarteak, auzokideen elkartea, eta basurtuko zentroan hainbat ekintza egiten dira: kulturalak, fisikoak, trebezia lantzeko … ea.

2008/12/19

AISIALDIKO BLOG EZBERDINAK

AISIALDIAREKIN HARREMAN DITUZTEN GAI GARRANTZITSUAK


Sarean bilatu ondoren hona hemen bi blog ezberdinak aurkitu ditut aisialdiari buruzko bi gai ezberdinak baina garrantzitsuak.


Alde batetik internet-en arazoa daukagu. Gero eta garrantzi gehiago dauka internet gure bizitzan zehar, batez ere gazteen artean eta hain gazteak ez direnen artean.



Blog honetan azaltzen digu zenbat komunikabide ditugun internet bata bestearekin komunikatu ahal iateko. Nire ustez nahiko ondo azaltzen duen zelako garrantzia daukan internet gure egungo bizitzetan.


Beste aldetik aurkitu egin dut kulturari buruzko blog bat. Kultura gure nortasuna definitzen digu, beraz, aisialdian noizean behin denbora pixkat dedikatzen badiogu gure kultura aurrera egingo du.

Orokorrean kultura gure bizitzetan garrantzitsua izan behar da, kulturak egiten dizulako toki batekoa izatea. Gainera euskaldunon kultura oso gauzak politak ditu, beraz, aprobetxatu dezagun alde hori!!!

2008/12/18

BI JOLASEN AZALPENA

Izena: Ez ditut nire auzokideak gustuko
Helburuak: Taldekideen izenak ikastea
Adina: 8-12 urte bitartean
Azalpena: Taldekide guztiak zirkulu bat egiten dute bat izan ezik erdian jartzen dela. Erdikoa beste taldekide bati hurbilduko da eta galdetuko dio: Zure auzokideak dituzu gustuko? Bestea esango dio: ez ditut gustuko ez ____ ezta ____ (bere bi auzokideen izenak) gustuko ditut ____ eta ____ (beste bi izen esango ditu) Orduan esan dituen izenak lekuz aldatuko dira eta erdikoa zaiatuko da leku batean sartzen. Erdian geratzen dena beste bati galdetuko dio berdina.
Aholkuak: Alde batetik jokua arin egin behar da bestela haurrak eta gazteak aspertu egin daitezke. Beste aldetik izenaz aparte beste hainbat gauza sartu daitezke jolasean dibertigarriagoa izateko (auzokideen izena + gustuko duen kirolen bat...)

Izena: Botila
Helburuak: Taldekideen konfiantza garatzea
Adina: 12 urtetik aurrera
Azalpena: Taldeko bat izan ezik beste guztiak borobil batean jarriko dira bata bestearen alboan. Erdikoa hankak lurrean utzita alboetara botako da eta borobilkoak hasiko dira mugitzen biraka astiro astiro. Erdikoa hobe begiak ixtea eta besteak ixil ixil egotea.
Aholkuak: Konfiantzazko jokuekin kontuz ibili behar da, joku hauek lasitasunez egin behar dira, taldekide guztiak konfiantza hasrtzeko haiengan

2008/12/16

JOLASEN GARRANTZIA AISIALDIAN

Aisialdiarekin harremanak dituzten hezitzaileak badakigu, jolasa gizakiari lotutako ekintza dela. Horren bidez, gizakiak, ingurunea ezagutzeko sozializatzeko eta norberaren gaitasunak eta jokamoldea bideratzeko tresna ezin hobea dela.

Hala eta guztiz ere, jolasa iharduera unibertsala izateak ez du esan nahi denontzako berdina izan behar duenik. Jolasak ere adinaren arabera aukeratu behar dira, joku batzuk txikientzat edo handientzako ez dira egokiak; gainera jolasak ezberdinak dira horrexegatik helburua jakinez joku bat edo beste bat aukeratuko dugu. Jolasen ezaugarrietako bat: ekintza malgua, moldakorra, eta anitza dela; bai itxuran bai helburuetan, jolasean beran parte hartzen dutenek jasotzen dituzten esperientziak diren bezainbeste.

Jolasak egiterako orduan lan hezgarrian bai talde bai banakoen esperientzia horietan gelditu eta behatu behar dugu, haur-gazteentzat onuragarri bihurtuz.

Jolasen bitartez hezitzaileak bilatu behar ditugu haurrak eta gazteak barruan dituzten gauza guztiak askatzea bera nolakoa eta bera nola sentitzen den ikusteko. Jolasari garrantzi handia eman behar zaio haurrak zein gazteak informazio ugari ematen digutelako. Haurrak bere bizitzako isladapena egingo du jolasean bera bizitzan zehar ikusten duena jolasera eramango du.

Adibidez, tratu txarrak jasotzen duen ume batek, gero jolasten duenean biolentzia erabiliko du, edo kontaktu fisikoa suposatzen duten jolasak ez ditu izango gustuko. (irudian klikatuz gero jolasaren adibide bat ikusi daiteke)

Azkenik ez dugu ahaztu behar jolasak erakargarri eta dibertigarriak izan behar direla haur eta gazteentzako. Horixe izan behar da gure helburu nagusiena, haur eta gazteak jolasen bitartez dibertitzea.



Bideo hau ni youtubera igotako bideoa da, bertan hainbat ume ikus ditzakegu jolasten haien aisialdian.

2008/12/05

ASIA ETA AISIALDIAREN ARTEKO DIFERENTZIAK


Ondoren hiru hitz hauen esanahi ezberdina aipatuko dizuet, oso normala da haien arteko diferentzia ez bereiztea baina hona hemen esanahi zehatzak:


AISIA: lanik edo zereginik gabeko denbora da, atsedenezko, erosotasunezko egoera, bereziki lanetik kanpo gertatzen dena eta nahi den eran bete daitekeena.

AISIALDIA: subjektibitatearen adierazpen librearen bidez, atsedena hartzea, ondo pasatzea edo zaletasun bat lantzea helburu duen denbora librea da. (denbora librea + askatasuna + gozatzea)

DENBORA LIBREA: lanarekin edo bestelako betebehar finkoekin okupatuta ez
egoteagatik norberaren esku dagoen denbora.


Aisia eta denbora librea bi esanahi sinonimoak dira, aldiz aisialdia bi hauen barruan egongo da. Aisialdia asia edo denbora librean ematen den denbora bati deituko diogu, aisialdiaren helburua ondo pasatzea da, horrexegatik gure aisian denbora guztian ez dugu ondo pasatzen, beraz, denbora tarte honi ez diogu aisialdia deituko.
Egia da, aisialdietan hainbat ekintza dibertigarriak egiten ditugula: kirola, musika instrumentuak jo, lagunekin egon... denbora guzti honi ondo pasatzen ari bagara aisialdia deituko diogu.


Norberak bere aisialdian nahi dituen gauzak egin dezake, eta hainbat ekintza desberdin daude gaur egun, batzuk dohainik direnak eta beste batzuk ordaindu behar direnak.

Aisialdia adinaren arabera ere aldatzen da, ez delako berdina haur batek egin dezakeena eta gustatzen zaiona edo hirugarren adinako pertsona batei gustatu eta egin dezakeena.

Aisialdia adinaren arabera denbora hori murriztuz edo handitzen joango da. Grafiko honen arabera ikusi dezakegu gutxi gora behera asialdiaren denbora zer nolakoa itxura hartuko duen, gero norberak izaten duen denbora pertsona batetik bestera aldatzen da.


Haurtzaroaren garaian denbora libre asko daukagu, betebeharrak oso gutxi direlako. Horrexegatik nahiz eta jolasten igaro bere denbora librea asko izaten dute eta gehien bat adin tarte honetan aisialdiaren bitartez gauza ugari ikasi egiten ditugu.


Nerabezaroan, aldiz, betebeharrak handitu egiten dira. Normalean eskolako lanak handitu egiten dira, denbora gehiago ikasi egin behar da, eta horrexegatik aisialdia murriztu egiten da. Aldi honetan, nerabeak asialdiko-taldeetan edo ekintza ezberdinak hasten dira egiten: kirol-ekintzak, aisialdi taldeak, musika instrumentuak, antzerkia … norberak bere gustuko ekintzak egingo dit, oraindik nahikotxo denbora daukate ekintza hauei dedikatzeko.


Helduaroan batez ere denbora librea gutxien daukagun garaia da. Adin tarte honetan normalean familia sortzeko garaia da, beraz, zure denbora haiekin igaro egiten duzu. Lanpeturik ibiltzen da garai hauetan.


Zahartzaroan berriro ere denbora librearen garaia handitu egiten da. Zahartzaroarekin batera erretiroa etortzen da, horrexegatik helduaroan lana okupatzen zuen denbora orain librea izatera pasatzen da. Orain dela urte batzuk zahartzaroan oso denbora gutxi egoten zen, arin hiltzen zirelako. Gaur egun ordea ekintza berriak sortzen ari dira adin honetarako bizi esperantza igo delako.

2008/11/26

TEKNOLOGIA BERRIAK


Teknologia berrien mapa kontzeptuala daukagu hemen bertan. Mapa honek teknologia berriak gaur egun daukaten garrantzia azaltzen digu, zehazki hezkuntzarekin lotura aztertzen du.

Nire ustez, gizarte hezitzaileok telnologia berriei egokitu behar gara baina nahiz eta telnologia berriak ezagutu gure lana gehienbat jendearekin erlazioa da beraz, teknologia hauek soilik erabiliko dute administrazioko lanak egiteko.

Orokorrean teknologia berriak ezagutzea neurri batean danon eskuetan dago eta denok ezagutu beharko genukeen. Bizi garen garaietan teknologiaren garaian bizi gara beraz, gaur egun ez badituzu segitzen galdu egingo zara eta gizartearen martxa ez duzu jarraituko teknologia berrien kontua dela eta.

2008/11/13

Webquest

AISIALDIA ETA EUSKARA
Euskara gure hizkuntza da, Euskal Herriko hizkuntza hain zuzen ere. Euskara erabiltzea gero eta zailagoa izaten da, leku guztietan erdaraz egiten dutelako, hala ere, dakigunok hitz egin behar dugu euskara bizirik mantentzeko.
Euskara jakitea gu bizi garen lurraldean oso garrantzitsua da, batez ere aisialdian. Gaur egungo aisialdiko ekintza ugari dira euskaraz egin daitezkenak, gero eta gehiago sortzen direlarik. Adibidez aisialdiko begiralea izateak eta euskaraz mintzatzeak laneko hainbat ate zabaltzen dizkizu.
Horrexegatik aurkitu dudan webquest euskarari buruzkoa izan da, bertan euskararen hainbat informazio aurki ditzakegu.
Aurkitutako beste webquest haur jolasarena da. Haur txikiekin aisialdian hainbat jolas egitea aproposa izaten da. Haurrak jolasen bitartez ikasi egiten dute, beraz, jolasak heziketarako tresna oso baligarria izango da.